Lekualdatze-lehiaketa

2026ko urriaren 21ean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenak argitaratuko dira. Ebazpen horietan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira. Hona hemen 2 kategoriak:

1. PREBENTZIO, SEGURTASUN ETA HIGIENEKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
2. ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
3. ELEKTROMEDIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
4. JOSKINTZAKO OFIZIALA 

5. INSTALAZIOAK MANTENTZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
6. PREBENTZIO, SEGURTASUN ETA HIGIENEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
7. INSTALAZIOAK MANTENTZEKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

Argitalpen hori iragartzen duen oharra irailaren 29an agertzen da web-orrian.

Ebazpen horien edukia jendaurrean jarriko da 2026ko urriaren 21ean.

Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2026ko urriaren 6ra arteko epea izango dute, egun hori barne.

Ebazpenak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2026ko azaroaren 4an amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.

Webgunearen bidez, erreklamazio-eredura sartu ahal izango da.

A través de la web se podrá acceder al modelo de reclamación.