LEKUALDATZE-LEHIAKETA – BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENAREN ARGITALPENA

2026ko ekainaren 3an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenak argitaratuko dira. Ebazpen horietan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira. Hona hemen 4 kategoriak:

 

1.       FAKULTATIBO TEKNIKARI FARMAZEUTIKOA

2. FAKULTATIBO ESPEZIALISTA TORAXEKO KIRURGIAKO MEDIKUA

3. FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LARRIALDIETAKO MEDIKUA

4. FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MIKROBIOLOGIA ETA PARASITOLOGIAKO MEDIKUA

 

Argitalpen hori iragartzen duen oharra maiatzaren 12an agertzen da web-orrian.

 

Ebazpen horien edukia jendaurrean jarriko da 2026ko ekainaren 3an.

 

Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2026ko maiatzaren 19ra arteko epea izango dute, egun hori barne.

 

Ebazpenak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2026ko ekainaren 17an amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.

 

Webgunearen bidez, erreklamazio-eredura sartu ahal izango da.