Lekualdatze-lehiaketa: hainbat kategoriaren behin-behineko esleipena argitaratzea

2021eko uztailaren 19an, webgunean argitaratzen dira lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren oinarriak onartzen dituen 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.7.3 oinarriari dagozkion 3 eranskinak jasotzen dituzten behin-behineko esleipen-ebazpenak, honako hauei dagokienez: Familiako Mediku Espezialista (EAP), Pediatriako Mediku Espezialista (EAP) eta Laborategiko Teknikari Espezialista.

Interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, uztailaren 20tik abuztuaren 2ra bitartean, egun hori barne. Horretarako, CTAPen webgunean inprimakia egongo da.

Informazio gehiago webgunean.