Lekualdatze-lehiaketa: onartuen behi-behineko zerrenda eta behin-behineko esleipena argitaratzea
2026ko urriaren 9an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenak argitaratuko dira. Ebazpen horietan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira. Hona hemen 2 kategoriak:
1. EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
2. ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
Argitalpen hori iragartzen duen oharra irailaren 18an agertzen da web-orrian.
Ebazpen horien edukia jendaurrean jarriko da 2026ko urriaren 9an.
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2026ko irailaren 25era arteko epea izango dute, egun hori barne.
Ebazpenak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2026ko urriaren 26an amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.
Webgunearen bidez, erreklamazio-eredura sartu ahal izango da.
