Lekualdatze-lehiaketa: onartutako eta baztertuen zerrenda eta esleipena – 2023ko abenduaren zikloa
2024ko uztailaren 22an, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenak argitaratuko dira. Ebazpen horietan, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko sei kategoria hauetako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta 2023ko abenduko zikloari dagozkion destinoen behin betiko esleipena jasotzen dira:
LARRIALDIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA
FARMAZIAKO FT
ZAINKETA ARINGARRIEN FEM
KIRUGIA ORTOPEDIKOKO ETA TRAUMATOLOGIAKO FEM
EMERGENTZIETAKO FEM
GOI-MAILAKO TITULUDUNA-ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Ebazpenak web-aplikazioaren zati publikoan kontsultatu ahal izango dira, eta zerrendak eremu pribatuan ikusi ahal izango dira.
Erreklamazioak egiteko epea: gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.