LEKUALDATZE-LEHIAKETAKO 2025EKO URRIKO ZIKLOKO DESTINO-ESKAINTZA
2026ko urtarrilaren 8ko EHAAn argitaratu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak, zeinen bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean deitutako kategoria hauetako 2025eko urriko zikloari dagozkion destinoak eskaintzen baitira:
FAKULTATIBO ESPEZIALISTA BIOKIMIKA KLINIKO MEDIKUA-TEKNIKARIA
FAKULTATIBO TEKNIKO FARMAZEUTIKOA
FAKULTATIBO ESPEZIALISTA TORAXEKO KIRURGIAKO MEDIKUA
FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LARRIALDIETAKO MEDIKUA
FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO MEDIKUA-TEKNIKARIA
LIBURUZAINA
MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO GOI-MAILAKO TENIKARIA
EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
PREBENTZIO, SEGURTASUN ETA HIGIENEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
ELEKTROMEDIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
MENTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
PREBENTZIO, SEGURTASUN ETA HIGIENEKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
ELEKTROMEDIKUNTZA INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA
ZERBITZU OROKORRETAKO TEKNIKARIA
JOSKINTZAKO OFIZIALA
2025eko urriko ziklo honetan, 2026ko urtarrilaren 29a hartu da erreferentziatzat destino-aukeraketa egiteko edo horiek aldatzeko, baldintzak betetzeko, alegazioak egiteko eta merezimenduak baloratzeko.
Lehiatzaileek eskabidea aldatu ahal izango dute, destinoen hautaketa barne, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eta martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren oinarrietan araututakoaren arabera, 2026ko urtarrilaren 29ra arte, 2025eko urriaren ziklo honi dagokionez.
Destinoen hautaketa egiteko eta, hala badagokio, hautaketa hura aldatzeko, lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.
2025eko urriko ziklo honetan, 2026ko urtarrilaren 29ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
