M8 Gure inguruko emakumeak
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, Donostialdeko ESIko Berdintasun Arloak zuengana ekarri nahi ditu gure inguruko emakumeen nahiak eta gogoetak. Hainbat kategoriatako lankideak dira, egunero gurutzatzen gara haiekin eta batzuetan haien aurpegia bakarrik egiten zaigu ezaguna, baina izena eta ahots propioa dituzte gure erakundean, eta asko dute esateko berdintasunaren inguruan.
Gure lankideen nahiak eta gogoetak ikusi ahal izateko, haietako bakoitzaren irudia klikatu dezakezue.
Emakunderen aurtengo M8rako leloa hau da: «Eman lekua berdintasunari. Jarrai dezagun emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen».
Azken hamarkadetan berdintasunean aurrerapen asko egon badira ere, berdintasuna ez da lorpen bermatua, baizik eta egunero zaindu, babestu eta zabaldu behar den gune bat.
Emakumeak Osakidetzako langileen % 80 dira, baina jarraitu behar da soldata-berdintasuna lortzeko aurrera egiten, Osakidetzako soldata-arrakala (% 14,2) gainditzeko eta erantzukizunezko postuetan parekotasuna lortzeko; gure ESIan dagoeneko % 72 gara lanpostu horietan. Horretarako, genero-rol mugatzailerik gabe hezi behar da, zereginak eta zainketak modu ekitatiboan banatu, apustua egin emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde, eta genero-ikuspegia gehitu plan, jarduketa erabaki bakoitzean.
Gure lankideen nahiak eta gogoetak ikusi ahal izateko, haietako bakoitzaren irudia klikatu dezakezue.

