Mahai-ingurua: «Osasun komunikazioa hiperkomunikazioaren garaian»

Joan den urriaren 18an, Donostialdeko ESIko Langileen Euskara Batzordeak antolatutako «Osasun komunikazioa hiperkomunikazioaren garaian» mahai-ingurua egin zen Donostiako Aquariumean.

Elhuyarreko Ana Galarragak, Berriako Arantxa Iraolak eta Osakidetzako Felix Zubiak ordubete luzez jardun zuten osasun arloko komunikazioaz, Euskadi Irratiko Oihane Yustosek  moderatutako mahai-inguruan.

Ekimen interesgarria izan zen; bertan, 25 lagunetik gora bildu ziren, eta horiek interes handiz jarraitu zituzten hizlarien hitzak.