Mahai-ingurua: “Osasun komunikazioa hiperkomunikazioaren garaian”
Donostialdeko ESIko Langileen Euskara Batzordeak antolaturik, “Osasun komunikazioa hiperkomunikazioaren garaian” mahai-inguru interesgarria egingo da datorren urriaren 18an (asteartea), arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Aquariumean.
Bertan parte hartuko dute Elhuyarreko Ana Galarragak, Berriako Arantxa Iraolak eta gure erakundeko Felix Zubiak. Oihane Yustos Euskadi Irratiko kazetariak moderatuko du mahai-inguru hau.
Animatu eta etorri zuek ere!