Maiatzeko lehiaketak
Maiatzaren amaieran antolatzen den “Kerik gabeko astea” dela eta, hainbat ekintza egingo ditugu:
1.- Haurren marrazki lehiaketa:
Ospitaleraturik dauden haurrek tabakoaren kalteaz duten ikuspegia adierazi dezaten. Marrazkiak Komunikazio Unitatean entregatu daitezke.
2.- Tabakoaren aurkako mahaien lehiaketa:
Aurten, osasun-zentroek eta anbulatorioek ez ezik, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko unitate eta zerbitzuek ere parte hartu ahal izango dute tabakoaren aurkako kontzientzia pizteko mahaien lehiaketa honetan.
Mahaien argazkiak OSID.komunikazioa@osakidetza.eus helbidera bidali beharko dira, aukeraketa egiteko.
3.- Argazki lehiaketa:
OINARRIAK:
1. Donostialdeko ESIko langileek eta prestakuntza-aldian dauden langileek parte har dezakete. Lehiakide bakoitzak argazki bat aurkeztu ahal izango du.
2. Gaia: Tabakismo pasiboa.
3. Lanak Komunikazio Unitatera bidaliko dira (OSID.komunikazioa@osakidetza.eus) helbidera, lanaren izenburua eta harremanetan jartzeko telefonoa idatziz.
4. Lanak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 28an amaituko da.
5. Argazkien originaltasuna eta kalitatea baloratuko dira.
6. Sari bat banatuko da (irabazleak erakundean betetzen duen lanpostuarekin lotutako ikasketa-beka bat), eta saria banaketa maiatzak 29 Tabakorik gabeko Munduko Egunean, egingo da.
7. Saritutako argazkia barne-argitalpenetan erabili ahal izango da, betiere egilea aipatuta.
Informazio gehiago:
Komunikazioa. Tel.: 943 007359/83-7613
osid.komunikazioa@osakidetza.eus
Sari banaketa maiatzaren 29an egingo da, 13:30ean, Donostiako Ospitaleko sarrera nagusian. Marrazki lehiaketako sariak ere maiatzaren 29an emango dira, 16:30ean, Zibergelan.