MAPAC sarearen VII. jardunaldia

Atzo eta gaur MAPAC sarearen VII. jardunaldia egin da Donostialdeko ESIn.

Jardunaldi honen helburua izan jardunbide asistentzial eta kliniko egokiaren hobekuntza (MAPAC), zeina profesional sanitarioen, kudeatzaileen, pazienteen eta herritarren helburu partekatua den. Kontuan izan behar dira erakunde bakoitzaren metodologia, logistika eta kultura desberdintasunak, estrategia arrakastatsuak bultzatu ahal izateko.

Jardunaldiaren edizio honetan, Osakidetzako eta Espainiako estatuko hainbat zentro sanitarioetako bazordeak bildu dira, hobekuntzaren inguruko esperientzia metodologikoak, arrakastak, erronkak eta ikerketak partekatu eta eztabaidatzeko.

Jardunaldia zuzendu dute MAPAC sareko kideek, jardunbide klinikoa hobetzeko batzordeetako kideek eta komite eta batzorde klinikoetako kideek (Kalitateko eta Pazientearen Segurtasuneko batzordekoek, Farmaziako Batzordekoek eta Gaixotasun Infekziosoetako Batzordekoek), eta baita jardunbide klinikoaren hobekuntzarekin zuzenean edo zeharka lotutako profesional asistentzialek ere.