VII. MAPAC jardunaldia

Maiatzaren 29an (osteguna) eta maiatzaren 30ean (ostirala) MAPAC sarearen VII. Jardunaldia egingo da Donostialdeko ESIn.

Jardunaldi honen helburua da praktika asistentzial eta kliniko egokiaren hobekuntza (MAPAC), zeina profesional sanitarioen, kudeatzaileen, pazienteen eta herritarren helburu partekatua den. Kontuan izan behar dira erakunde bakoitzaren metodologia, logistika eta kultura desberdintasunak, estrategia arrakastatsuak bultzatu ahal izateko.

Jardunaldiaren edizio honetan, Osakidetzako eta Espainiako estatuko hainbat zentro sanitarioetako bazordeak bilduko gara, hobekuntzaren inguruko gure esperientzia metodologikoak, arrakastak, erronkak eta ikerketak partekatu eta eztabaidatzeko.

Jardunaldiak bildu nahi ditu MAPAC sareko kideak, praktika klinikoa hobetzeko batzordeetako kideak eta komite eta batzorde klinikoetako kideak (adibidez, Kalitatea eta Pazientearen Segurtasuneko batzordea, Farmaziako Batzordea eta Gaixotasun Infekziosoetako Batzordea), eta baita praktika klinikoaren hobekuntzarekin zuzenean edo zeharka lotutako profesional asistentzialak ere. Hala, horiei zuzenduta dago.

Izen-ematea Jakinsarean egin behar da.

Egitaraua