Mari Domingi, Olentzero eta Errege Magoak ere iritsi ziren ospitalera

Pasa berri diren Gabonetan, Mari Domingi eta Olentzero ospitalean izan ziren, ospitaleratutakoen artean opariak banatzen. Kalejira alai batek musikaz bete zuen ospitalea, eta

ospitaleraturik zeudenek jai kutun horietaz gozatzeko aukera izan zuten horrela. Errege Magoek ere ez zuten galdu nahi izan gure ospitalea magiaz betetzeko aukera, eta ospitaleratutako pertsona guztiak bisitatu zituzten, opariak emateko eta susperraldian animatzeko.

Mila esker denoi!!!