Martxan jarri da “Ospitalea”, bizikleten aparkaleku segurua

Aste honetan bizikleten aparkaleku babestu berria jarri da martxan: “Ospitalea”.

Aparkaleku hau Arantzazu Eraikineko sarrera nagusiaren ondoan dago; 50 metro koadroko azalera du, laukizuzen formakoa da, eta 45 bizikleta eta bizikleta orgadun bat aparkatzeko lekua du. Bizikleta elektrikoentzako hainbat kargatze-puntu jarri dira  (5 bizikleta elektriko arruntak aparkatzeko plazetan, eta 1 bizikleta orgadunarentzako plazan).

Esparru estalia eta alde guztietatik itxia da; monitorizazio- eta bideozaintza-sistemekin kontrolatutako gunea da, eta.aparkaleku erosoa eta segurua eskaintzen du.

Instalazio honek bizikleta/zikloa erabiltzea sustatzen du, garraio modu aktibo, jasangarri eta autoaren alternatiba gisa; halaber, garraio publikoarekiko “intermodalitatea” bultzatzen du. Horrez gain, lapurreta- eta bandalismo-arazoak murriztu nahi dira, eta bizikletak haientzat berariaz gaituta ez dauden lekuetan aparkatzea saihestu.

Dbizi Parking zerbitzua Donostialdeko ESIk Donostiako Udalarekin lankidetzan eskaintzen duen aparkaleku estalia, itxia eta segurua da.

Zerbitzu hori egunean 24 orduz egongo da martxan.

 

NOLA ERABIL DAITEKE BIZIKLETEN APARKALEKUA?

Aparkalekua erabili ahal izateko, erabiltzaileak “Dbizi Parking” doako aplikazioa deskargatu behar du (iPhone eta Anddroidentzat eskuragarri), eta zerbitzuan alta eman behar du, modu errazean, bere datu pertsonalak erregistratuz eta erabiltzaile bakoitzeko telefono-zenbaki bat lotuz.

Bizikleta sartu edo atera ahal izateko, erabiltzaileak bere kodea behar bezala baliozkotu beharko du, aplikazio mugikorraren bidez edo telefono-dei baten bidez.

Dbizi Parking zerbitzuan alta emateko erregistroa eta zerbitzuaren erabilera doakoa izango da soilik “Ospitalea” aparkalekua erabiliko duten erabiltzaile guztientzat.

Kudeaketa-zerbitzuak Donostiako Udalak gaur egun Dbizi aparkaleku-sarean dituen zerbitzu berberak izango ditu, bizikleta-aparkalekuaren sarbideak kontrolatzeko eta kudeaketa integrala egiteko.

 

PILOTAJEA ETA MARTXAN JARTZEA

Dbizi Parking zerbitzuan erregistratzea eta zerbitzua erabiltzea doakoa izango da soilik “Ospitalea” aparkalekua erabiltzen duten erabiltzaileentzat.

Donostiako Udalaren bizikletentzako aparkaleku seguruen Dbizi Parking sareko beste estazio batzuk erabili nahi dituzten erabiltzaileei eguneko edo hileko abonuen tarifak aplikatuko zaizkie, estazio horiek erabiltzeagatik.

Aldi honetan, aparkalekuaren funtzionamendua, erabilera-eskaria, egin daitezkeen hobekuntzak eta espazioa behar bezala mantentzeko protokoloak aztertuko dira.

 

FUNTZIONAMENDUA

Dbizi Parking zerbitzua egunean 24 orduz egongo da martxan. Gorabeheretako eta sarbideen kontroleko tel.: 688 85 24 92.

Zerbitzuari buruzko zalantzak eta iradokizunak helbide honetan adierazi daitezke: dbiziparking@donostia.eus

Zerbitzu Orokorretako Zuzendariordetzari ere jakinarazi ahal izango zaizkio helbide honetan: dbiziospitala@osakidetza.eus

Profesional guztiei emango zaie abian jartzearen berri, DESIko intranetaren bidez eta DESIko Komunikazio Unitateko buletinaren bidez.

Zuzeneko informazioa: apirilaren 9, 10, 11, 14 eta 15ean, 07:30etik 10:30era eta 15:00etatik 16:00etara, pertsona bat egongo da bertan alta emateko erregistro-prozesua nola egin azaltzeko, eta sor daitezkeen zalantzei erantzungo die. Informazio-orriak ere ere banatuko ditu.