Martxoa: Berdintasuna – Genero-indarkeria

Bigarren podcast hau aurrekoan planteatutako gaien jarraipena da. Oraingo honetan, genero-indarkeriari buruzko diagnostikoak osasun-zerbitzuetan duen garrantzia aipatzen da, eta horri esker, indarkeriarekin lotzen diren erikortasuna eta hilkortasuna murrizten dira. Beraz, funtsezkoa da kasuak aktiboki bilatzea detekzioa areagotzeko, eta horrek esan nahi du indarkeria kontsultetan presente dagoen faktoretzat hartzea.

Indarkeriaren prozesua ere azaltzen da, fase hauetan: Indarkeriaren zikloa, indarkeriaren gorakada, Emakumeen ibilbide kritikoa: Indarkeriaren zirkulutik ateratzeko zailtasunak eta, azkenik, indarkeria motak.

Hau da audioa entzun ahal izateko intraneteko esteka:

Intranet: Ezagutza: OSID TALKS