Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Donostialdeko ESIak bat egin du martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, erakunde arteko kanpainarekin, Emakundek, hiru foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako kanpaina dena.

Aurten, “EMAN TOKIA BERDINTASUNARI” leloaren bidez, martxoaren 8ko kanpainaren helburua da esparru guztietan emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen jarraitzea.

Kanpainak gogorarazi nahi du azken hamarkadetan berdintasunaren arloan aurrerapen asko egin diren arren, berdintasuna ez dela lorpen bermatua, egunero zaindu, babestu eta zabaldu beharreko espazioa baizik. Bereziki, ultraeskuinak bultzatuta, berdintasunaren bidea estutu nahi duten diskurtsoak berpizten ari diren une honetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ukatuz, emakumeen aurkako indarkeria hutsalduz eta feminismoa eta berdintasun-politikak mespretxatuz.

Horretarako, bihar, martxoaren 6an, 12:00etan, argazki bat egingo da nahi duten profesionalekin, leku hauetan:

  • Donostiako Unibertsitate Ospitalea: Arantzazu eraikineko sarrera nagusiko eskailerak

  • Osasun-zentroak: zentro bakoitzeko sarreran

Gainera, inkesta txiki hau egitera gonbidatzen zaituztegu, egunero egiten ditugun mikromatxismoei buruz hausnartzeko; izan ere, xehetasun txikiek ezberdintasun handiak dakartzate.

Sartu inkestara: https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/183749?lang=eu

Eskerrak ematen dizkizuegu aldez aurretik zuen laguntza eta parte-hartzeagatik.