Maskaren erabilera egokia

Maskarak pazienteak eta osasun-langileak infekzioetatik babesteko diseinatuta daude; izan ere, arnastean, hitz egitean, doministiku egitean edo eztul egitean barreiatzen ditugun tantatxoak atxiki, eta horietan dauden mikroorganismoak iragazten dituzte.

Maskara mota desberdinak daude, eta bakoitzak bere erabilera-arauak ditu.

 

MASKARA KIRURGIKOAK

Maskara-kirurgikoak pazienteak artatzerakoan infekzioen aurka hartu beharreko oinarrizko prebentzio- eta kontrol-neurrietako bat dira (prebentzio-neurri estandarrak). Maskarak erabiltzea gomendatzen da kasu hauetan:

  • Pertsona batek (pazienteak edo osasun-langileak) arnas infekzio baten sintomak dituenean.
  • Osasun-langileak arnas infekzio baten sintomak dituen pazientearekin kontaktuan eta harengandik gertu egon behar duenean (1-2 metroko distantziara baino gertuago).

Maskarak behin bakarrik erabili behar dira; eta, erabili ondoren, bota.

Maskarak behar bezala jarri behar dira: aurpegira ongi doitu behar dira, aho-sudurrak erabat estaltzeko moduan.

Maskarak erabiltzeak EZ du eskuen higiene egokia egitetik salbuespen.

Gogorarazi behar da eguneroko jardueran, bestelako egoeretan, ez direla beharrezkoak ez maskara kirurgikoak, ez bestelako maskarak.