Matxus Perugorria Biodonostiako ikertzaileak aintzatespena jaso du Euskadin zientziaren arloan egindako ekarpen nabarmenagatik

Uztailaren 22an, Bilbon, Ikerbasquek antolatutako Euskal Herrian ikerketa-lana egiten duten hiru emakumeri errekonozimendua emateko ekitaldia egin da. Bigarren edizio honetan Matxus Perugorria izan da protagonista, Biodonostiako Gaixotasun Hepatikoak taldeko ikertzailea, ikertzaile emakume gazte baten ekarpen nabarmenaren kategorian.

Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko 300 emakume ikertzaileren baino gehiagoren ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu ditu.

Emakume ikertzaile distiratsuen karrerak bistaratu eta zientziari egindako ekarpena aitortzea da ekintza honen helburu nagusia, ondorengo belaunaldien eredu bihur daitezen.

Junto con Matxus, ha sido reconocida la labor investigadora de otras dos mujeres: el reconocimiento a toda una trayectoria científica ha sido para Helena Matute, Catedrática de Psicología y directora del Laboratorio de Psicología Experimental en la Universidad de Deusto, mientras que Clara Martin, del BCBL, ha sido reconocida por su liderazgo dentro del ámbito del multilingüismo.

Matxusekin batera, beste bi emakumeren ikerketa-lana aintzatetsi dute: Helena Matute, Psikologiako katedradunak eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko Laborategiko zuzendariak, ibilbide zientifiko oso bategatik aintzatetsi dute, eta Clara Martin, BCBLkoa, eleaniztasunaren arloan duen lidergoagatik aintzatetsi dute.

Matxus Perugorriaren lana aldarrikatu dute, gibeleko kalte kronikoaren zein minbizi primarioen –hepatokartzinoma eta kolangiokartzinoma– arloan egindako ekarpen nabarmenagatik. Nafarroako Unibertsitatean doktoratu zen, gibeleko lesioaren bilakaerari lotutako mekanismo molekularrak aztertu ondoren. Gero, doktoretza ondoko egonaldia egin zuen Newcastleko Unibertsitatean, eta beste zenbait egonaldi Parisko Unibertsitatean eta Vienako Unibertsitatean. 2012an, Perugorria doktorea Biodonostia Institutuan sartu zen, gibeleko kalte kronikoaren eta gibeleko minbiziaren bilakaerari lotutako mekanismo molekularrei buruzko ikerketa- taldea sortu eta zuzentzeko. Urtebete geroago Ikerbasque Fellow izendatu zuten, eta 2017az geroztik, Ramon y Cajal Programako ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).