Matxus Perugorriak Gibela Aztertzeko Europako Elkartearen Lider Emergentearen Saria jaso du

EASLren Lider Emergentearen Saria bekadun gazteei (40 urtetik beherakoei) zuzendutako urteko saria da eta nazioarteko ikerketa hepatikoan izandako lorpenen arabera ematen da. Perugorria doktorearen kasuan, gibeleko kalte kronikoaren progresioan eta gibeleko lehen mailako tumoreen garapenean parte hartzen duten mekanismo molekularretan egindako ikerketengatik nabarmendua izan da.

Informazio gehiago