Minbizi-latentzia ikertzeko eskuragarri dauden 3D modeloen egokitasuna
Bioingeniaritza birsorkuntzan eta minbizian taldeak bildu egin du eskuragarri dagoen informazioa minbizi-latentzia ikertzeko eskuragarri dauden 3D modeloei buruz. Berrikuspen-lan hau gauzatu dute Unai Heras, José Miguel Pardo-Sánchez, Laura Fallert, Oihane Mitxelena-Iribarren eta Amaia Cipitria ikertzaileek, CIC Biomaguneko Dorleta Jiménez de Aberasturi ikertzailearekin batera, eta Annual Reviews of Cancer Biology nazioarteko aldizkarian argitaratu dute aurkitutako informazioa.
