Mozketa elektrikoak

Arantzazu eta Amara eraikinetako instalazio elektrikoak mantentzeko eta hobetzeko lanak direla eta, mozketa elektriko ugari izango dira data hauetan:

– Maiatzak 11, larunbata, 15:00etatik 21:00etara.
– Maiatzak 12, igandea, 8:00etatik 21:00etara.

Honako zerbitzu hauei EZ die eragingo:

– Amara 5. solairua: Call-center
– Arantzazu sotoko solairua: Larrialdi Orokorrak, Larrialdietako X izpiak, Larrialdietako OTA (TAC), Aferesiko ekipo kritikoak, KHA (CMA), Endoskopia Anbulatorioko gune kritikoak.
– Arantzazu beheko solairua: Larrialdietako ebakuntza-gelak, Ebakuntza-gela programatuak, URPA, Bizkorketa, Angiografo Biplano 1 eta 2ko ekipo kritikoak.
– Arantzazu 1. solairua: ZIU (CMI), Hemodinamika, Laborategia
– Arantzazu 2. solairua: Laborategia
– Arantzazu 3. solairua: Hemodialisia

Gainerako zerbitzuek eta gune orokorrek argindar-mozketa ugari izango dituzte aipatutako egun eta ordutegietan.

Ekipo eta PC-ak itzalita edukitzea gomendatzen da, ahal den neurrian.

 Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitezkete harremanetan Bulego Teknikoarekin.