Nazioarteko unibertsitateen bisitak

Azken asteotan, gure erakundea ezagutu nahi zuten Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatek –zeinekin Erasmus eta lankidetzako beste mugikortasun-programa batzuk ditugun– bisitatu gaituzte.

Lehen bisita Norvegiako Osloko Unibertsitateko Zuzendaritzako kide Elisabeth Sørbere Haug, Debora Salinas eta Hedda Bøe Nyhus-ena izan zen; ondoren, Danimarkako Absalongo Unibertsitateko Charlotte Malling izan genuen gurekin, eta azkenik Txileko UDD (Universidad del Desarrollo) unibertsitateko Medikuntza Fakultateko erizaintzako dekanotza taldeko Liliana Jadue, Claudia Pérez eta Glenda Marco izan genituen.

Guztiek ere interes handia erakutsi zuten instalazioekiko, asistentzia-prozesuekiko eta pazientea zaintzeko sistemekiko. Era berean, gure zentrotik igaro ziren ikasleen gogobetetze-maila handia izan zela adierazi zuten.