Neuronen arteko konexioak erraz ditzazketen hidrogelak garatu dira
Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko eta CIC BiomaGUNEko ikertzaileek neuronen arteko konexioak erraz ditzazketen hidrogelak garatu dituzte. Bahaa Daouk (Biogipuzkoako Zelula Amak eta Zahartzea Taldea eta CIC biomaGUNE), Sonia Alonso-Martinek (Biogipuzkoako Zelula Amak eta Zahartzea Taldea), Nuria Alegretek (Biogipuzkoako Bihotzeko Gaixotasunen Taldea) eta Maurizio Pratok (CIC biomaGUNE) egin dute lan hori, eta emaitzak Small Science nazioarteko zientzia-aldizkarian argitaratu dira.
