Neurrien garrantzia

Lankide agurgarriak:

Oraingo honetan zuengana jotzen dut gogorarazteko, egungo egoera epidemiologikoaren aurrean, hartu behar ditugun neurriek garrantzi handiagoa hartzen dutela.

Dakizuenez, norbanakoaren erantzukizuna da arrakasta kolektiborako gakoa. Horregatik, biziki eskatzen dizuet guztiok har ditzagula neurri egokiak.

Horrela bakarrik zaindu ahal izango ditugu geure burua, gure lankideak eta pazienteak, eta gure osasun-ingurunea seguruagoa izan dadin lortu.

Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, ospitale-esparruan eta osasun-zentroetan bere lan-txandaren arabera jan behar duenak bakarrik jan dezakeela, horretarako prestatutako espazioan, ezarritako segurtasun-neurriak gordez. “Office” izeneko espazioak banaka erabiliko dira.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuet, berriz ere, martxoaz geroztik egunero egiten duzuen lanagatik eta ahaleginagatik, eta espero dezagun guztion ahaleginarekin bigarren olatu hau kontrolatu ahal izatea.

Eskerrik asko,

 

Itziar Pérez Irazusta

Zuzendari Gerentea