“Nola ikusten duzu ospitalea?” idazlan lehiaketaren XXV. edizioko sari banaketa
Liburuaren Eguna ospatuz, atzo banatu ziren ospitaleratutako haurrentzako “Nola ikusten duzu Ospitalea?” idazlan lehiaketaren XXV. edizioko sariak.
Ekitaldian Itziar Pérez Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea egon zen, eta hitz batzuk esan zizkien txikiei, irakurtzeko ohituran sakontzera animatuz.
Ondoren, Arzak jatetxearen laborategiko buru eta idazle Xabier Gutierrezek Tiburcio, el tiburón cocinero liburua oparitu eta sinatu zien haurrei, eta janariaz eta elikaduraz hitz egin zuen haiekin.
Haur guztien harridurarako, Go!azen telesaileko Ander Lacalle (Luken), Aitziber Errazkin (Enara) eta Julen Castillo (Koldo) aktoreek banatu zituzten lehiaketako sariak. Banaketa ekitaldia amaitu ondoren, haurrek beren idoloak aurrez aurre ezagutu eta haiekin argazkiak atera ahal izan zituzten.
Pandemiaz geroztik egin den era honetako lehenengo ekitaldi hau Komunikazio Unitateak antolatu zuen.