Osakidetzak bere 40. urteurrena ospatzeko sortutako logotipo korporatiboa komunikazio profesionaletan erabiltzera gonbidatzen ditu profesionalak

40 urte beteko ditu Osakidetzak 2023an. Hala, urteurrenaren inguruko ospakizunen talde sustatzaileak gonbita egin nahi die erakundeko lan-eremu guztietako profesional guztiei Osakidetzaren 40. urteurrenaren logotipoa erabil dezaten beren aurkezpen, mezu eta paperezko zein formatu digitaleko askotariko dokumentuetan.

Gure asmoa da profesionalek ahalik eta gehien zabaltzea 2023an Osakidetzaren 40. urteurrena delako albistea. Hain zuzen ere, “Osasuna inoiz baino gehiago” lelopean, Osakidetza izan denaren, orain denaren eta izango denaren balioa azpimarratu nahi dugu.

Bestalde, gure ingurune profesionalak erakundearen 40. urteurrenaren berri izan dezan, banner bat agertuko da gutxi barru posta elektroniko korporatibotik bidalitako mezuetan.

Hemendik  deskarga dezakezu Osakidetzaren 40. urteurrenaren logotipoa, zure komunikazioetan txertatzeko..