Osakidetzak FESABID Informazio eta Dokumentazio Jardunaldietan parte hartu du
Osakidetzako liburutegien eremuko profesionalek joan den astean Gasteizen egin ziren Informazio eta Dokumentazio Jardunaldietan parte hartu dute, Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museo Elkarteen Espainiako Federazioak (FESABID) sustatuta.
Osakidetzako liburuzainek ahozko komunikazio bat eta poster formatuko bi komunikazio aurkeztu zituzten. Hala, “Bibliotecas hospitalarias: evolución y transformación desde la década de los 90 a la actualidad” komunikazioa Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Eukene Ansuategi Euskadiko Osasun Liburutegi Birtualeko zerbitzu korporatiboko arduradunak aurkeztu zuen.
Jardunaldietan aurkeztutako poster formatuko komunikazioak honako hauek izan ziren: “Hacia una ciencia inclusiva: búsqueda bibliográfica biomédica con enfoque de género” eta “Información de salud fiable en la red. ¿Misión imposible para la Ciudadanía?” Estitxu Ruiz de Arcautek eta Marta Mazak Osakidetzako liburuzainek aurkeztu zituzten.