Osakidetzako Liburutegi Birtualak BMJ Best Practice baliabidea eskaintzen die osasun-profesionalei

Osakidetzak gaurtik aurrera, BMJ Best Practice baliabidera sarbidea eskainiko du, Liburutegi Birtualaren bidez. Baliabide honek informazio kliniko eguneratua ematen die profesional sanitarioei, era azkar eta zehatz batean, behar duten momentuan eta lekuan. Diagnostikoa, pronostikoa, tratamendua eta prebentzioa pausuz pausu egiteko gida ematen du, etengabe eguneratuta, eta adituen iritzia eta ebidentzian oinarritutako informazioa biltzen du.

 

Hauek dira BMJ Best Practice-n aurkituko dituzun eduki aipagarrienak:

 

  • Komorbilitate-kudeatzailea: komorbilitateak aukeratzean, pazientea artatzeko plan pertsonalizatua ematen du.
  • Diagnostiko diferentziala eta tratamendu-algoritmoak
  • Eguneroko prozedura klinikoei buruzko bideoak
  • Ebidentzia berriarekin eguneratuta egoteko alertak
  • 000 txosten baino gehiago, egoera arraroak eta oso ohikoak ez direnak aurkezten dituztenak
  • Etengabeko Prestakuntza Medikoko kredituak CME/CPD
  • 250 kalkulagailu mediko eta pazienteei zuzendutako 500 informazio-gida
  • Gai guztiak pdf-en deskarga daitezke

 

Osasun profesionalek urrats hauek jarraitu behar dituzte BMJ Best Practicen sartzeko:

 

  1. Sartu Topan eta hasi saioa (SAML Connection eta Osakidetzako klabeak)
  2. Goiko menuan, “Datu-baseak” atalean, “BMJ Best practice” sakatu
  3. Lehenengo orrian, sakatu «Completar su perfil» botoia eta jarraitu erabiltzaile-izena eta pasahitza sortzeko urratsak. Profila izateak aukera hauek ematen dizkizu: lortutako CME/CPD kredituak ikustea, gai gogokoenak gordetzea eta edozein tokitik saioa hastea.
  4. «BMJ Best Practice» aplikazioa jaitsi Google Playen edo Apple Storen, eta zure BMJ Best Practiceko profilean aukeratu dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu.

 

Osakidetzako Liburutegi Birtualak 3 ikastaro antolatu ditu BMJ Best Practice ezagutzeko, Sartu Jakinsarean eta eman izena!

 

 

Informazio gehiago:

Aurkezpen-bideoa (15’)

Erabiltzaile-gida

How to use the BMJ Best Practice Comorbidities Manager (ingelesez)

 

Curso IDIOMA Dirigido a: FECHAS
BMJ Best Practice: Apoyo a la decisión clínica a pie de cama CAST. • Dirigido a todas las organizaciones de Osakidetza
• Dirigido a personal facultativo y residente médico
Martes, 24 feb. 8:30-9:15 h
Presentación de BMJ Best Practice: acceso, contenido y gestor de comorbilidades CAST. • Dirigido a todas las organizaciones de Osakidetza
• Dirigido a los/las profesionales sanitarios/as de Osakidetza (personal facultativo, residente y personal de enfermería y fisioterapia).
Martes, 24 feb.14:00-14:45 h
BMJ Best Practice: Apoyo a la decisión clínica a pie de cama CAST. • Dirigido a todas las organizaciones de Osakidetza
• Dirigido a los/las profesionales sanitarios/as de Osakidetza (personal facultativo, residente y personal de enfermería y fisioterapia).
Jueves 5 Marz.14:00-14:45 h

 

BMJ Best Practice ezagutzeko 3 ikastaro antolatu ditugu, sartu jakinsarean eta eman izena!