Osasun-alorreko langileak behar dira BRACE azterlanean parte hartzeko

Osasun-alorreko langileak behar dira BRACE azterlanean parte hartzeko; hots, ospitaleetan , osasun zentroetan edo beste osasun-erakunde batzuetan lan egiten dutenak, baita praktiketako ikasleak ere. Azterlan honek zera ikertuko du: uneko BCG txertoa immunitate-sistema indartzeko eta covid-19aren síntoma okerrenen kontra babesteko gai ote den.

Gaixotasun infekziosoen Zerbitzuak eta Biocruces Bizkaia zentroak nazioarteko saiakuntza klliniko ausazkotu bat abiarazi dute (txertoa versus plazeboa), hots, BRACE azterlana, osasun alorreko langileei zuzendua – medikuntzako eta erizaintzako ikasleak barne- BCG txertoak SARS-CoV-2agatiko infekzioak eragindako gaixotze- eta heriotza-tasetan izan ditzakeen ondorioak baloratze aldera.

Infekzio prebenitzeko txerto espezifiko bat iritsi bitartean, ikusi da tuberkulosiaren kontrako txertoa, tuberkulosiaren kontrako immunitate espezifiko bat sortzeaz gain, immunitate entrenatu bat sortzeko gai dela, eta arnas infekzio biriko eta bakternianoak ere prebenitzen dituela. Datu batzuen arabera, SARS-CoV-2 birusagatiko infekzioaren intzidentzia eta larritasuna txikiagotu dezake txerto horrek. Txerto horri buruzko azterlan ugari ari dira egiten..

Informazio eta izen emateak: https://redcap.mcri.edu.au/surveys/index.php?s=CCHCDK8PWX

Zalantzarik duzu? Galdetu hemen: 946182612  Secretaria.InfecciososCruces@osakidetza.eus