“Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” EHUko Udako Ikastaroak

“Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XLI. edizioaren barruan.

Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 21 ikastaro antolatuko dira.

Osakidetzako profesionalek prestakuntza zikloko edozein jardueratan parte hartu nahi izanez gero, % 75eko deskontua izango dute matrikularen zenbatekoan.

Deskonturako eskubidea izateko, Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia erantsi beharko da UPV/EHUko Uda Ikastaroen online matrikula egitean. Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hau kontsulta dezakezu:

UDA IKASTAROAK