“Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” EHUko Udako Ikastaroak

EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Osakidetzak diruz lagunduko du “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deritzon prestakuntza-zikloa. Zikloa EHUko Udazko Ikastaroen 2020ko edizioaren barruan antolatu da.
Aurten sinatutako hitzarmenean jasota dagoenaren arabera, ziklo horretako jardueretan parte hartzea erabaki duten Osakidetzako Profesionalei % 75 izango da matrikulan aplikatuko zaien deskontua.
Matrikulan deskontu hori aplikatzeko egin behar duten izapide bakarra da Osakidetzako langileak direla egiaztatzea. Deskonturako eskubidea izateko, Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia erantsi beharko da UPV/EHUko Uda Ikastaroen online matrikula egitean.
Prestakuntza-zikloari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, esteka honetan sartu zaitezke:
Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
Informazioa gehiago:
Email:: uik@uik.eus
Telefonoa: 943 219511