Osasunaren Astea

Aurten ere, ohikoa den moduan, Groseko osasun-zentroko osasun-langileek parte hartu dute Gros auzoko Osasunaren Astean.

Aurten osasunaren XXXV. Astea da, eta, ohi bezala, Okendoko Kultur Etxean egin da, otsailaren 10, 11, 12 eta 13an.

Oraingoan, Osasunaren Astea emakumeei zuzendu zaie, eta hainbat hitzaldi prestatu ziren haientzat astean zehar.

Hitzaldi horietan hauek hartu zuten parte: alde batetik, Donostialdeko ESIko hainbat profesionalek, zehazki, Leire Izurriaga eta Ane Bergara medikuek, eta Olatz Miranda erizainak. Horrez gain, parte hartu zuten Ane Arrazola eta Usua Cilveti farmazialariek, baita Michael Tagek ere ―Gros auzoko musikari boluntarioa―.

 

PROGRAMA:

Programa. ss