Ospitaleko bikaintasuna aitortzen duen IQVIAren Top Valueren finalista saria jaso du Donostia Unibertsitate Ospitaleak

Donostia Unibertsitate Ospitaleak edizio honetako finalista saria jaso du. Bertan parte hartu duten zentroen eragina kontuan izanda, edizio honetako parte-hartzea bereziki kualitatiboa izan da, eta, emaitzei dagokienez, ebaluazioa oso estua izan da. Maite Martínez Donostialdeko ESIko zuzendariorde medikoak jaso zuen saria, Donostia Unibertsitate Ospitaleko profesional guztien izenean.

Espainiako 30 ospitalek baino gehiagok bat egin dute IQVIAren Top Value sarien bigarren edizioarekin. Iaz hasi ziren, balioan oinarritutako asistentzian ibilbide handiena duten zentroak aintzatesteko, eta pazienteari emandako balioa osasun-erakunde eta -sistemen ardatz nagusi gisa kokatzea dute helburu.