Ospitaleko pailazoen ALGARAKLOWN elkarteak datorren ostegunean, maiatzaren 13an, Ospitaleratutako Haurren Eguna ospatuko du

Ospitaleratutako Haurren Eguna dela eta, ALGARAKLOWNek, LAUAIZETA Ikastolarekin lankidetzan, oihartzun berezia eman nahi dio egun honi, 1. DBHko ikasleek egun horretarako bereziki egin duten TiK-ToKa zabalduz.

Elkarte honek herritar guztiak eta bereziki nerabeak gonbidatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, bideo hori partekatu eta zabalduz eta beraien bideoak jarriz –#Algaraklown, #Maiatza13 edo #AlgaraBatHemendikHara hashtagak erabilita–, egun hauetan Donostia Ospitaleko Pediatrian dauden haurrei beren babes eta maitasun osoa helarazteko helburuarekin.

Algaraklown duela 9 urtetik ari da lanean Ospitalean, ospitale-animazioko proiektu batekin. Proiektu honek umorea erabiltzen du, barrea estimulu askatzaile bihurtzeko eta haurrei tentsioa deskargatzeko, horrela haien gogo-aldartea hobetzuz eta ospitaleko egonaldia eramangarriago eginez.