Ospitaleratutako Haurraren Eguna
Maiatzaren 13an ospatzen den Ospitaleratutako Haurraren Eguna dela eta, Donostialdeko ESIn hainbat ekintza egiten ditugu, haur hauek eta euren familiak omentzeko.
Alde batetik, urtero bezala, Pediatriako Larrialdietako sarreran bildu ziren gure ESIko profesionalak, gizartea haurren ospitalizazioak dituen ondorioez sentisibilizatzeko.
Bestetik, txikienentzat mago baten eta Realeko Nahia Aparicio, Andreia Jacinto, Maren Lezeta, Aritz Elustondo, Mikel Oyarzabal eta Jon Pacheco jokalarien ustekabeko bisitak antolatu ziren.