Pandemiaren lekukotasunak

COVIDek nekez ezabatuko dizkigun markak utzi ditu gure bizitzan. Asko dira azken asteotan bizitako esperientziak, eta Komunikaziotik jaso nahi genituzke, besteak beste, etorkizuneko belaunaldiei ondare gisa eskaintzeko.

Pandemia honen historia idatzi behar da. Osakidetzako profesionalok protagonista izan gara, eta ikusi eta bizi izan duguna kontatzeko ardura dugu. Horregatik, zuen testigantza izatea gustatuko litzaiguke, egun berezi hauek zuentzat nolakoak izan diren jakinarazten digutenak, zuen bizitzari eta lanari nola aurre egin diezuen esaten digutenak.

Berri honetan, adibide gisa, egindako bi ekimen aurkezten dizkizuegu. Lehenengoa Larrialdietako profesionalen testigantzak biltzen dituen bideo bat da. Bigarrena, lehen mailako arretako profesionalen eta pazienteen kontakizunen liburua.

Zuen esperientzia kontatzeko edozein modutara egin dezakezue: audioak, bideoak, idatziak…

Animatu zaitezte!

“Covid garaian hitz jarioa” liburua Larrialdietako bideoa