Paula Terrado Blanco, María Muñoa Peráne eta Ainhoa Lopez Contreras irabazle izan dira Biogipuzkoak antolatzen duen ikerketa traslazionaleko ikertzaile egoiliar sariaren IV. edizioan

Laugarren aldiz, Biogipuzkoak ikerketa traslazionalean egindako lana saritu du, prestakuntza amaitu duten egoiliarren hiru curriculum onenen artean. Sariak Donostia Unibertsitate Ospitalean maiatzaren 5ean eta 28an egindako egoiliarren agur-ekitaldietan banatu ziren. Paula Terrado Blanco (Ospitaleko egoiliarraren kategorian), María Muñoa Perán (Lehen Mailako Atentzioko egoiliarra) eta Ainhoa Lopez Contreras (Erizaintzako egoiliarra) izan ziren irabazleak, eta elkarrizketatu egin ditugu, beraiek ezagutzeko eta sari hau jaso ondoren zer iritzi duten jakiteko.

Berria