Pasai San Pedroko anbulatorioko pediatra bat saritua izan da SemFYCren XXXV. Komunikazio eta Osasun Kongresuan
Pedro Gorrotxategi Pasai San Pedroko Anbulatorioko pediatrak saiakuntza kliniko batean hartu du parte, eta hori dela-eta sari bat jaso du maiatzaren 7an, 8an eta 9an Valladoliden egindako
SemFYCren XXXV. Komunikazio eta Osasun Kongresuan.
Antibiotikoen erabilera haurrei jakinarazteko moduari esker lortu da lana egitea, eta honela izena du: “Optimización de la prescripción de antibióticos en infecciones agudas no complicadas en el tracto respiratorio en niños: un ensayo controlado, aleatorizado, factorial multicéntrico dirigido a profesionales de la salud y padres”.
Saiakuntza egiteko 450 paziente behar izan dira, eta, beraz, ezinbestekoa izan da Donostialdeko ESIko eta beste ESI batzuetako beste anbulatorio eta osasun-zentro batzuen lankidetza, hala nola:
- Aieteko Osasun Zentroa
- Altzako Osasun Zentroa
- Amara Berriko Anbulatorioa
- Amarako Erdialdeko Osasun Zentroa
- Errenteria-Beraungo Osasun Zentroa
- Bidebietako Osasun Zentroa
- Egiako Osasun Zentroa
- Groseko Anbulatorioa
- Hernaniko Osasun Zentroa
- Urnietako Osasun Zentroa
- Astigarragako Osasun Zentroa
- Intxaurrondoko Osasun Zentroa
- Errenteria-Iztietako Osasun Zentroa
- Lasarte-Oriako Osasun Zentroa
- Usurbilgo Osasun Zentroa
- Lezoko Osasun Zentroa
- Pasai Donibaneko Osasun Zentroa
- Loiolako Osasun Zentroa
- Oiartzungo Osasun Zentroa
- Ondarretako Osasun Zentroa
- Pasai San Pedroko Anbulatorioa
- Alde Zaharreko Osasun Zentroa
- Pasai Antxoko Osasun Zentroa
- Zarauzko Anbulatorioa
- Orioko Osasun Zentroa
- Aiako Kontsultategia
- Zumaiako Osasun Zentroa
- Zestoako Osasun Zentroa
- Getariako Osasun Zentroa
- Aizarnazabalgo Kontsultategia
Saiakuntza duela 5 urte hasitako beste lan baten harira sortu zen: “Prescripción diferida de antibióticos en la infancia”. Lan hori Pediatricsen eman zen argitara, hau da, nazioarteko aldizkari garrantzitsuenetako batean.
Zorionak!!!
