Pintura-erakusketa

Gaurtik aurrera irekita egongo da Donostialdeko ESIko langileek pintura-erakusketarako lanak entregatzeko epea. Apirilaren 10a arte (ostirala) entregatu ahal izango dira Donostialdeko ESIko Komunikazio Unitatean, erakusgai jartzeko formatu egokiarekin.

Aurkeztutako lanak Donostiako Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian jarriko dira erakusgai apirilaren 13tik aurrera.

Anima zaitez parte hartzera!