Presio ultzeren prebalentziari buruzko urteko azterketa Donostialdeko ESIan
Gure ESIak presio-ultzeren prabalentziari buruzko urteko azterketa egin du, arretaren kalitatea, pazientearen segurtasuna eta jardunbide egokiak etengabe hobetzeko duen konpromisoari helduz.
Azterlanari esker, UPPen inpaktua eta garrantzia ebaluatu ahal izan da, bai ospitale-eremuan, bai eta Lehen Mailako Arretan eta Etxeko Ospitalizazioan. BPSO programaren funtsezko estrategia gisa koordinatu da, eta UPPen maneiu klinikoan adituak diren zortzi erizain ebaluatzailek parte hartu dute.
Prozesuan zehar, zuzeneko behaketa egin zaie 590 pazienteri, presio-ultzeren presentzia identifikatzeko, eta horiek prebenitzeko osasun-hezkuntza jaso duten baloratzeko. Aldi berean, historia klinikoak aztertu eta bildutako datuak historia klinikoko erregistroekin alderatu dira; horri esker, erregistroaren kalitatea eta zainketen trazabilitatea hobetzeko aukerak identifika daitezke.
Azterlan honek, erabakiak hartzeko funtsezko informazioa emateaz gain, ESIak ebidentzian oinarritutako arreta seguru eta kalitatezkoarekiko duen konpromisoa indartzen du, zeina funtsezkoa den erakunde sanitario proaktiboagoa, efizienteagoa eta pertsonengan ardaztuagoa izan dadin.
Azterlan hau posible egin duten profesional guztien konpromisoa eta inplikazioa eskertzen dugu