Profesionalentzako COVID txertoei buruzko informazioa

Jarraian, Donostialdea ESIko profesioalen COVID txertaketari buruzko gai garratzitsuenen berri emango dizugu

 

SARS-CoV-2ren aurkako txertaketa Donostialdea ESIan
2021eko urtarrilaren 18an, SARS-CoV-2ren aurkako txertaketa hasi zen Donostialdea ESIko profesionalen artean, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Ministerioak ezarritako lehentasun-irizpideei jarraituz. Honako dokumentu hau irakurtzera gonbidatzen zaitugu, txertaketa-prozesuaren ildo nagusiak ezagutzeko (lehenespena, zitazioa eta eguneratzeko irizpideak).

Informazio gehiago

 

Donostialdea ESIko ohiko galderak
Lehenengo dosia jaso aurretik, komeni da dokumentu hau irakurtzea. Irakurri ondoren, kontraindikazioren bat izan dezakezula uste baduzu, jarri harremanetan Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin.

Informazio gehiago

 

Zer espero behar dugu COVID-19aren aurkako txetoa hartu ostean?
Lehen dosia jartzean, dokumentu hau entregatuko dizute, izan ditzakeen albo-ondorioak azaltzeko.

Informazio gehiago

 

Pfizer-Cominarty txertoaren bigarren dosia har dezaket?
Dokumentu honetan azaltzen da nola jokatu lehenengo dosiaren ondoren molestiak izanez gero.

Informazio gehiago

 

Donostialdea ESIko pofesionalek COVID txertaketarekin lotutako zalantzak kontsultatzea

Donostialdea ESIko profesionalek COVID txertaketaren inguruan dituzten zalantza guztiak, Prebentzioko Oinarrizko Unitatean argitu behar dituzte

Telefono hauetara deituz:

-Astelehenetik ostiralera:

  • 672 043 014 (8:00 – 15:00)
  • 682 053 129 (15:00 – 21:00)

–  Asteburu eta jaiegunetan

  • 682 053 129 (8:00 – 20:00)

Edo, bestela, helbide elektroniko honen bidez:

OSID.INFORMACIONVACUNACIONCOVID@osakidetza.eus

 

Informazio eguneratua eskura dezakezu Prebentzioko Oinarrizko Unitatearen web-orrian