Pubmed Clinical Queries

Pubmed Clinical Queries-en orrialdea duela gutxi eguneratu da diseinu berri batekin eta aldaketa batzuekin, adibidez, Covid-19 bilaketen kategoria berria sortu dute.

Clinical Queriesen orrialde honen bidez, gai jakin bati buruzko bilaketa bat estudio-mota batera mugatu dezakegu (tratamenduari, diagnostikoari, pronostikoari eta abarri buruzkoa), eta orain, berriz, covid-19ari buruzko artikuluak soilik berreskuratzeko aukera ematen digu.

Berrikuspen sistematikoaren iragazkia emaitzen orrian (pantailaren ezkerreko zutabean) klikatu beharreko aukera gisa aurkituko duzu orain.

Genetikako artikuluetarako iragazkia Clinical Queries orritik desagertzen da, eta hemendik aurrera [filter] iragazki-etiketa gehitu behar zaio bilaketari.

Informazio gehiago