Real Sociedad taldeari animoak emateko argazkia
Diario Vascok eraskin berezi bat argitaratuko du Realak jokatuko duen Errege Koparen finalari begira. Gipuzkoako pertsona taldeen argazkiak batu nahi dituzte eta gure ESIko profesionalen argazkia edukia gustatuko litzaieke. Horregatik animatu nahi zaituztegu datorren asteartean, 12:00etan, Arantzazu eraikineko sarrera nagusiko eskaileretan egingo dugun argazkian parte hartzera. Etor zaitez zure kamisetarekin edo banderarekin.
