Realak energia ona banatu du pediatriako pazienteen artean
Atzo, otsailaren 19an, oso bisita berezia izan genuen. Aurten ere, Realeko jokalariak etorri dira pediatriako pazienteei indarra ematera. Nerea Eizagirre, Ainhoa Moraza, Nahia Aparicio, Mikel Oyarzabal, Beñat Turrientes eta Jon Martín ospitaleko gela eta instalazioetan ibili ziren, bertako paziente gazteenak ezagutzeko. Jokalariek argazkiak atera zituzten haurrekin, autografoak sinatu zizkieten eta hainbat opari eman zizkieten. Horrela, haurrek gertutik ezagutu ahal izan zituzten beren idoloak, eta azkar sendatzea opa zieten futbolariek.





























