Realak Errege Kopako garaikurra eskaini die Donostialdeko ESIko profesionalei

Realeko futbol taldeak Errege Kopako garaikurra eskaini die gaur goizean Donostialdeko ESIko profesional guztiei.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian segurtasun neurri zorrotzekin egindako ekitaldi batean, Felix Zubiak eta Leire Rubiok, langile guztien izenean, Realeko jokalarien eskutik jaso dute kopa. Bertan, gure erakundeko estamentuen ordezkaritza batek parte hartu du, baita zuzendaritza-taldeak ere.

Jokin Aperribay Realeko presidenteak, Imano Alguacil entrenatzaileak, Mikel Labaka bigarren entrenatzaileak eta Illarramendi, Zaldua, Aritz, Merino eta Oyarzabal futbolariek osatu dute talde txuri-urdina.

Mila esker, Erreala!!!