Realeko jokalariek ospitalean dauden haurrak bisitatu dituzte

Joan den urtarrilaren 4an, Ana Tejadak, Olatz Santanak, Alvaro Odriozolak eta Brais Méndezek, Realeko jokalariek, bisita egin zieten ospitalean zeuden haurrei. Jokalariek argazkiak egin zituzten haurrekin, eta hainbat opari eman zizkieten. Hala, haurrek beren idoloak gertutik ezagutu eta haien ondoan arratsalde atsegina igaro ahal izan zuten.