Sara Arévalo doktorea Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko zuzendari izendatu dute

Sara Arévalo Lobera doktorea Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko (KKU) zuzendari izendatu dute, Gipuzkoako minbiziaren proiektu klinikoa garatzeko, lurraldean minbiziaren inguruan erreferentziazkoak diren bi zentroetan: Donostialdea ESIa eta Onkologikoa, bai eta Gipuzkoako gainerako ESIak ere.

Izendapena pasa den ostiralean argitaratu zen eta, aipatutako zerbitzuez gainera, erradiofisikako, zainketa aringarri onkologikoetako eta bi erreferentzia-zentroetako euskarri-unitateko zerbitzuak ere jaso dira.

Kudeaketa Klinikoko Unitatea pasa den udan sortu zen, batetik, Onkologikoko onkologiako eta erradioterapiako baliabideak, eta, bestetik, Donostialdea ESIko onkologiako, erradioterapiako eta onkohematologiako baliabideak integratzeko. Nekane Murga Osasun sailburuak honako hau aipatu du: “beste urrats bat gehiago da Onkologikoa Osakidetzarekin lotzeko bidean; horrela, ahalegina, talentua eta ezagutza batzen ditugu, Gipuzkoaren eta euskal gizarte osoaren osasunaren eta ongizatearen alde”.

Osasun sailburuak esan du helburua zerbitzu integratua eta bakarra ematea dela. “Euskal gizarteak eta Gipuzkoako gizarteak jakin behar du lehen bi zentro ziren arren orain zerbitzu bakarra eskaintzen dela, eta helburua dela erreferente bilakatzea, asistentziaren ikuspuntutik ez ezik, ikerketa onkologikoaren eremuan ere”.

“Euskadiko herritarrei arreta onkologiko integrala emateko, Osasun Planaren helburuekin bat etorriz, bi zentroak lotzeko hitzarmena, gure ustez, bi ospitale-egituraren funtzionamendu integratua bideratzeko mekanismoa da, ikuspegi operatibotik eta funtzionaletik”.

Hala, KKUren antolamendua praktika kliniko integratuko ereduan oinarrituko da; haren jarduketek autonomiaren, eraginkortasunaren, efizientziaren eta zerbitzuen kalitatearen printzipioak izango dituzte oinarri.

Kudeaketa klinikoko unitatearen bidez, osasun-arretako prozesuak egoki eta eraginkortasunez sistematizatu eta antolatu ahalko dira, unean uneko zientzia-ebidentzia onenean oinarrituta eta pazientearen inguruko erabakiak hartzeko kudeaketako profesionalen parte-hartzearen bidez.

Informazio-sistema bakarra izango da; bertan, profesionalek baterako historia klinikoa (OsabideGlobal) partekatuko dute. Bertan, laguntzaren alderdi esanguratsuak jasoko dira eta, horrela, erabakiak egokiro orientatu ahalko dira, erabaki horiek hartzeko lekua edozein dela ere, eta erabaki horiek laguntza-prozesuan parte hartzen duten eragile guztiekin partekatuko dira.

Jardunbide egokienetan oinarritzen diren diagnostikorako eta tratamendurako baterako estrategia integratuan oinarrituko da, dauden ebidentzia onenen eta diagnostikoko, tratamenduko, segimenduko eta zainketetako estrategietara egokitzen den laguntza-antolamenduaren arabera.

  • Batzorde bakarretan prestatu da; batzorde horiek bi zentroetan dauden diziplinetako espezialistek osatzen dituzte, eta elkartutako loturako erizaintza-sarea dute.
  • Protokolo eraginkorretan zehazten da, eta protokolo horiek etengabe ebaluatu eta eguneratzen dira.
  • Pazientearen fase guztiak jasotzea: prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua, segimendua, laguntza, zainketa aringarriak.
  • Sarrera bakarreko ateak ezartzea: screeninga, diagnostiko azkarreko zirkuituak, zerbitzu diagnostiko bakarrak.
  • Laguntza-ekipo eta -mailen arteko laguntzaren jarraipena hobetzea:
  • “Kateatzeko” eginkizuna betetzen duten profesionalak daudela ziurtatzea, jarduera diagnostikorako, terapeutikorako edo zainketen jarduerarako duten eginkizun hutsa gaindituz.
  • Laguntza-prozesu onkologikoan lehen mailako arretaren egitekoa sustatzea.
  • Egituren bikoiztasuna sinergia eraldatzeko gai izatea.

Sara Arévalo Lobera Medikuntzan lizentziatua da, 2000. urtean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; Onkologia Medikoko espezialista da, 2005. urtetik, HUDen.

HUDen laguntza-jarduera digestio-tumoreen laguntzan eta ikerketan zentratuta garatu du, bereziki pankrea-minbiziarenean, eta Gipuzkoako minbizi hereditarioaren batzorde genetikoko unitatearen kudeaketako arduradun-lanetan jardun du.

2018ko martxotik, Donostialdea ESIko Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko (IDOH) burutzaren eginkizunak betetzen ditu, eta Donostialdea ESIko minbiziaren proiektu klinikoaren zuzendaritza-kargua hartu du bere gain.

2019ko azaroaren 1etik, Gipuzkoako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buru izendatu dute, Gipuzkoako minbiziaren proiektu klinikoarekin jarraitzeko eta hura hobetzeko eginkizunarekin. Horretarako, minbizian erreferentziazkoak diren bi zentroen indarguneak ditu: Donostialdea ESIa eta Onkologikoa, bai eta Gipuzkoako gainerako ESIak ere.