Sara Ibarbia, Donostialdeko ESIko dermatologoa: «Melanomaren diagnostiko goiztiarra da tumore honen biziraupena areagotzen duen faktore ziur bakarra»

Melanoma tumore gaizto bat da, melanina sortzen duten zelula edo melanozitoetatik sortzen dena. Azken urteetan, melanoma kasuak nabarmen ugaritu dira arraza zurikoen artean. Sara Ibarbia Donostialdeko ESIko dermatologoak azaldu digu gaixotasun hau nola detektatzen den, eta zeintzuk diren hura garatzeko arrisku-faktore handienak. Bestalde, Sarak diagnostiko goiztiarraren garrantzia azpimarratzen du, biziraupena areagotzen duen neurri eraginkorrena den aldetik, eta prebentzio-neurri nagusiak azaltzen dizkigu.