SARS CoV-2k sortutako pandemia ulertzeko bideo dibulgatiboak

Biodonostia OIIak dibulgaziozko zenbait bideo grabatzeko ekimen bat jarri du abian, herritarrei COVID-19rekin lotutako hainbat alderdi hizkuntza argiz hurbiltzeko.

Ekimen hau Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Erantzukizuneko (RRI) politiken barruan kokatzen da. Politika horietan Institutuak lan egiten du I+I irisgarri, hurbil eta garden bat garatzeko.

Lanak Biodonostiako eta Donostialdeko ESIko hamar profesionalen testigantzak biltzen ditu, eta bi formatutan aurkezten da: hamar bideo labur edo testigantza guztiak biltzen dituen video oso bat.

https://www.biodonostia.org/eu/sars-cov-2k-sortutako-pandemia-ulertzeko-bideo-dibulgatiboak/