Realak eta Athleticek final historikoa jokatuko dute larunbat honetan. Osakidetzak bat egin nahi du euskal futbolaren jaiarekin, eta, aldi berean, gogorarazi nahi die herritarrei osasun-agintarien erabakiak errespetatu behar direla ordutegiei, bilerei, ospakizunei eta abarrei dagokienez.
Horretarako, bideo bat argitaratu du, “Kopa hau etxean geratzen da. Sentimenduz ospatu, arduraz jokatu” leloarekin. Bertan, osasun-langileek eta Realeko eta Athleticeko jokalariek gogorarazten digute lehien gainetik aurkari komuna dugula.